Pribatutasun Politika
1. Xedea
Pribatutasun Politika honek ezartzen ditu GAILUR RESIDENCIAL S.L. konpainiak bezeroek, bi alderdien arteko harremanean, ematen dituzten izaera pertsonaleko datuak tratatzeko kontuan hartu beharreko oinarriak.
2. Tratamenduaren buruarekin harremanetan jartzeko datuak
Kasuan kasu, dagokion URUMEABERRI taldeko edozein enpresak zure datu pertsonalen tratamenduaren erantzule gisa jardungo du. Honakoak dira enpresa hauekin harremanetan jartzeko datuak:
GAILUR RESIDENCIAL S.L.
- Posta helbidea: Portuetxe 59, behea. 20018 Donostia
- Posta elektronikoa: solicitudaura@urumeaberri.com
3. Datu bilketa
Zuk edo zure ordezkari legalak, interesdun gisa, eman ditu Gailur Residencial S.L konpainiak tratatutako Datu Pertsonalak.
Bezeroak honen bidez bermatzen du emandako Datu Pertsonalak benetakoak eta zehatzak direla eta horietan eman daitekeen edozein aldaketaren berri emateko konpromisoa gain hartzen du.
4. Tratamenduaren helburu nagusiak
Gailur Residencial S.L konpainiak, tratamenduaren erantzule gisa, zure Datu Pertsonalak tratatuko ditu bere jabetzako Higiezinak bezeroei saltzeko prozesua kudeatzeko helburuarekin. Horrez gain, salmenta egin ondoren, zure datuak tratatuko dira Gailur Residencial, S.L. konpainiak eskainitako Saldu Osteko eta intzidentzien kudeaketa zerbitzurako.
Era berean, datuak banku entitate desberdinak laga ahal izango zaizkie, entitate horiek harekin harremanetan jartzeko helburuarekin, nahi izanez gero, eskaintzen duten mailegu sustatzaileari subrogatu ahal izateko.
Bezeroari jakinarazten zaio bere datuak hirugarren bati lagako zaizkiola bakarrik Saldu Osteko zerbitzuak hirugarren batek parte hartzea behar duenean, besteak beste, gremio desberdinak. Horrez gain, jakinarazten da hirugarrenari emandako informazio pertsonala zerbitzua eskaintzeko bakarrik beharrezkoa den informazioan datzala eta datu pertsonalak beste edozein helbururako ez erabiltzea exijitu diegula.
Horrez gain, beharrezkoa izanez gero, Gailur Residencial S.L konpainiak zure datu pertsonalak erabiliko ditu apirilaren 28ko 10/2010 Legea betetzeko, kapitalak zuritzea eta terrorismoa finantzatzea prebenitzeari buruzkoa, nahita nahiez bete beharrekoa.
5. Tratamenduaren oinarriak
Tratamendurako oinarri legala, bezeroaren edo ordezkari legalaren baimenean oinarritzen da nagusiki, edo zenbait kasutan, baita obligazio legal batean ere. Berariazko baimena eman behar izanez gero, Bezeroari jakinarazikozaio berariazko baimena eman behar duela eta hura tratamenduari ekin egin baino lehen eman beharko duela.
Bezeroak une oro bere baimenari uko egiteko eskubidea izango du, aplikagarriak diren kasuetan, eta hurrengo 8. ataleko baimenari uko egiteari buruzko aurreikuspenak aplikatuko dira.
6. Datuen Hartzaileak
Izaera pertsonaleko datuen hartzaile nagusia Gailur Residencial da tratamenduaren arduradun gisa.
Horrez gain, Bezeroaren izaera pertsonaleko datuak laga ahal izango dira eta Gailur Residencial konpainiaren ustez beharrezkoa denean, bere jardueren esparruan, edo legeak hala behartzen duenean. Aipatutako kasuetan, nahitaezko datuak laga ahal izango zaizkie hurrengo hartzaileei:
- Enpresa Taldeko kide diren enpresak, sukurtsalak eta establezimenduak.
- Enpresa Taldeak parte hartzen duen enpresak.
- Enpres Taldeko hornitzaileak, eragileak eta gainerako merkataritza kolaboratzaileak.
- Bere jardueren esparruan, eskaintzen dituzten zerbitzuen ondorioz, datu pertsonalak eskuragarri dituzten Enpresa Taldeko enpresak edo eragile kolaboratzaileak.
- Erakunde eta agintari publikoak eta Auzitegi eta Epaitegiak, legeak datuak ematea derrigortzen duenean.
- Hirugarrenen Erakundeak eta agintari publikoak datuak nazioarteko esparruan laga behar direnean, Enpresa Taldeko jardueraren esparruan.
7. Kontserbatzeko epean
Emandako datu pertsonalak gordeko dira politika honetan deskribatutako helburuetarako beharrezko epeaz, eta horien baimenari uko egiteko eskatzen ez den bitartean. Horrelakoetan, datu pertsonalak blokeatuko dira betebehar legal bat betetzeko edo horien tratamendutik eragin litekeen erreklamazioak gauzatzeko, aitortzeko eta defendatzeko beharrezko epeaz.
8. Bezeroen Eskubideak
Tratamenduaren Arduradunek euren gain hartuk dute Datu Pertsonalen konfidentzialtasuna errespetatzeko eta bezeroei eskubideak aitortzeko aukera bermatzeko konpromisoa.
Bezero gisa, bere Datu Pertsonaletan sartzeko eskubidea dauka, eta baita oker dauden datuak zuzentzeko eskubidea ere, besteak beste, bildu ziren helburuetarako datuak beharrezkoak ez direnean.
Zenbait inguruabarretan, zure datuen tratamendua mugatzea eskatu ahal izango duzu, horrelakoetan, erreklamazioak gauzatzeko eta defendatzeko gordeko ditugu.
Zenbait inguruabarretan eta zure egoera partikularrarekin lotutako arrazoiengatik, datuen tratamenduari uko egin ahal izango diozu. Horrelakoetan, Konapainiak zure datuak tratatzeari utziko dio, uko egitea ez onartzeko aukera izan ezik, arrazoi legalak direla eta, edo erreklamazio legalak gauzatzeko edo defendatzeko.
Berezoak une oro bere baimena baliogatzeko eskubidea izango du, edozein unetan, horrek aurretik emandako baimenean oinarritutako tratamendua lizitua izatea alde batera utzi gabe. Horrelakoetan, ez dira kaltetuko, baimena kendu ondoren, baimenaren beste arrazoi legalak oinarri hartutako tratamenduak.
Zenbait inguruabarretan, bezeroak haiei dagozkien eta Konpainiari formatu egituratuan entregatutako datu pertsonalak jasotzeko eskubideak, guztiek erabiltzekoak eta mekanikoki irakurtzekoak, etabaita tratamenduaren beste arduradun bati igortzeko ere.
Era berean, datuen automatizatutako tratamenduan oinarritutako erabaki baten xede ez izateko eskubidea izango dute.
Une oro, datuetan sartzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko eta auka egiteko eskubideak izango dituzte, idatziz, hurrengo posta elektronikoaren bidez solicitudaura@urumeaberri.com.
Bestale, bere eskubideen aitorpenean bere helburua bete ez denean bereziki, erreklamazio bat aurkezteko eskubidea izango du, kontrol aginte baten aurrean, AEPD esaterako, eta baita dagozkion jarduera legaleei ekin egiteko ere.
9. Bestelako tratamenduak
Konpainiak une oro bere gain hartuko du bezeroari informazioa emateko konpromisoa, bere datuak beste helburu baterako tratatzen badira edo tratamendu berri bat egiten bada, Pribatutasun Politika honetako 4. atalean ez aipatutakoa.
Bezeroekin harremanetan jartzeko bideak une bakoitzean enpresan ofizialtzat jotzen direnak izango dira.